XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikasten jarraituko duzu, baina, larunbat arratsaldeetan nire idazkaritzako lanak egitera etorriko zara. Ongi?.

Ibanek ezin zuen erantzun. Buruaz baietsi zuen.

- Kamioneta hau Manexek saldu dit jarraitu zuen Lopek -.

- Hura ere nire bazkidea da. Orain, kapitalista esan diezadakezu.

Ibanek uko egin zuen.

- Ez, Lope. Badakit ikasketak ordaintzen dizkidazula eta... - E! Hori, ikasle ona izaten zaren bitartean bakarrik.

-... eta gainera, Idoiari lagundu diozu.

- Ezin diezazuket kapitalista esan, daukazun guztia ematen duzulako.

- Lope, ikasten saiatuko naizela agintzen dizut eta... Leihatilatik begiratu zuen. Ez zekien zer gehiago esan.

Orduan, Lopek esan zion: - Ongi begiratu eta erantzun jendearen diosalei.

Akademiaren ondotik iragan ziren berriro.

Han, oraindik, ikasle talde bat gelditzen zen eta hauek, besoak altxatuz oihu egin zioten: - Agur Iban! Eguberri On, Iban! Azkenik, aurretik denak bat hartuta egon bailiren, motorearen hotsa estaltzerainoko zarataz, oihukatu zuten: - Iban! Trapusaltzailea! Une hartan izen hori entzutea, Ibanentzat, inoiz baino politagoa izan zen eta baita inoiz baino hunkigarriagoa ere.